Kaixo hau da gazta tartaren errezeta:
Osagaiak:
• Gaileta pakete 1
• 250g margarina (laktosa gabea)
• 250g zabaltzeko gazta
• 250ml soja nata
• 3 arrautza (gorringo eta zuringoak banaturik)
• 3 koilarakada azukre
• 3 koilarakada irin
• Menbriloa
• Intxaurrak
NOLA EGIN?
Hasteko, tartaren azpitaldea prestatuko dugu. Horretarako, gaileta pakete osoa txiki-txiki egin eskuekin, edo trituragailu batekin. Ondoren, margarina urtu eta gailetarekin ondo nahastu. Nahaski hau tartak egiteko molde baten azpitaldetik zabaldu eta koilaratxo batekin ondo zapaldu gogor xamarra gera dadin.
Gorringoak eta zuringoak banatu, eta zuringoak elur puntuan jarri. Gorringoak, azukrearekin nahastu irabiatuz pixka bat igo eta zuritu arte. Ondoren, gazta gehitu eta oso ondo nahastu. Soja-nata ere gehitu eta nahastu. Azkenik, irina gehitu behar zaio, tamizatuz bolatxoak gera ez daitezen. Elur puntuan dauden zuringoen erdia gehitu eta ondo nahastu. Ondoren, kontu handiz gehitu gainontzeko zuringoak eta poliki poliki nahastu jaitsi ez dadin. Nahaski guzti hau gailetaren gainean jarri moldean.
Oso itsura ona dauka baina ez dut uste probatuko dudanik ez zait gasta gustatzen
ReplyDeletenazka ematen du gazta tartak, niri behintzat bai
ReplyDelete