Wednesday, June 9, 2010

ZUHATZA


Kurtxo amaieran zuhatzara joango gara, azterketen zigorren sari gisa.
Gauean oso ondo ibiliko gara arazoetan, etxoletan lo egingo dugu. Ur kirol asko egingo ditugu.Futbolera eta eskupilotara jolastuko gara. Zuhatza Araban dago eta uharte bat da.

Tuesday, June 1, 2010

GAZTA TARTA


Kaixo hau da gazta tartaren errezeta:
Osagaiak:
• Gaileta pakete 1
• 250g margarina (laktosa gabea)
• 250g zabaltzeko gazta
• 250ml soja nata
• 3 arrautza (gorringo eta zuringoak banaturik)
• 3 koilarakada azukre
• 3 koilarakada irin
• Menbriloa
• Intxaurrak
NOLA EGIN?
Hasteko, tartaren azpitaldea prestatuko dugu. Horretarako, gaileta pakete osoa txiki-txiki egin eskuekin, edo trituragailu batekin. Ondoren, margarina urtu eta gailetarekin ondo nahastu. Nahaski hau tartak egiteko molde baten azpitaldetik zabaldu eta koilaratxo batekin ondo zapaldu gogor xamarra gera dadin.

Gorringoak eta zuringoak banatu, eta zuringoak elur puntuan jarri. Gorringoak, azukrearekin nahastu irabiatuz pixka bat igo eta zuritu arte. Ondoren, gazta gehitu eta oso ondo nahastu. Soja-nata ere gehitu eta nahastu. Azkenik, irina gehitu behar zaio, tamizatuz bolatxoak gera ez daitezen. Elur puntuan dauden zuringoen erdia gehitu eta ondo nahastu. Ondoren, kontu handiz gehitu gainontzeko zuringoak eta poliki poliki nahastu jaitsi ez dadin. Nahaski guzti hau gailetaren gainean jarri moldean.

Wednesday, March 24, 2010

Nire aurkezpena

Kaixo hau da informatikako klasean eginiko aurkezpena. Niri gustatu zait eta zuei gustatzea espero dut.


Wednesday, March 3, 2010

Nola dijoa kurtsoa


Nire ustez kurtso hau oso astuna da hainbeste azterketekin. Baina ondo noa.
Musikan txirula jotzen oso txarra naiz eta horregatik urduri jartzen naiz.
Naturan berriz ondo noa azterketetan ez naiz hain urduri jartzen. Eta Tutoritzan orain pelikula bat ikusten hari gara (krepuskulo) eta niri ez zait asko gustatu.
Informatikan asko gustatu zait bloga egitea eta besteen bideoak eta irudiak ikustea eta gero komentatzea. Gutxien gustatu zidana azterketak eta etxeko lanak izatea.

Tuesday, March 2, 2010

jokuxea

Mountain ATV
Disfruta un día en la montaña mientras montas en Quad. Recoge todas las gemas que puedas y realiza increíbles trucos

Wednesday, February 24, 2010

bideoa

Nik ez dut nahi horrelakoa egin.

Nire txakurra


Nire txakurrarekin jolasten eman ditut inauteriak. Nire txakurrak Lagun izena du eta 5 hilabete ditu beti katuaren atzetik doa eta jan eta jan eta jan egiten du.